Albiste irakurrienak
‘Nahikari Otaegi aske geratu da’
Lau urte eta erdi espetxean eman ondoren, aske geratu da Amarako Nahikari Otaegi. Harrera beroa jaso zuen espetxe atarian, joan den ostiralean. Bertan zituen bikote eta seme-alabak, baita lagun eta senideak ere. Arratsaldean harrera egin zioten Amaran.
‘IRUTXULOKO HITZAko langileok ere Kataluniarekin bat egin dugu’
Kataluniari elkartasuna adierazteko lanuztea egin genuen asteartean. Catalunyan nahiz Euskal Herrian herriak erabaki leloarekin bat egin genuen eta urriaren 1eko gehiegikeria poliziala salatu genuen.
‘Kataluniako herriaren aldeko kazerolada indartsua Donostian’
Kataluniari elkartasuna adierazteko mobilizazio eguna kazerolada indartsu batekin bukatu zen asteartean. Loiolan, Añorgan, Amaran, Parte Zaharrean, Grosen, Igeldon, Egian, Antiguan… Auzoz auzo protesta jendetsuak egin ziren. Irutxuloko hitzak eta bizilagun askok egindako irudiak elkartu ditugu bideo batean eta bisita asko izan ditu.
‘Bidaiari batek Dbuseko gidari bati eraso egin dio’
Gidari batek pairatutako erasoa gaitzetsi dute udalak eta Dbusek. Erasoa Benta Berri Añorga linean gertatu zen joan den ostiralean. Bulebarreko geltokian autobusa galdu zuen bidaiari batek eta hurrengo zerbitzua hartu zuen Benta Berriraino. Han itxaron egin zuen galdutako autobusa Añorgatik bueltatu arte, eta autobusean sartu ondoren, gidariari eraso egin zion aurpegian.
«Gurasoek gero eta okerrago bizi dituzte txapelketak»
Joan den asteburuan abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta Añorgako Unai eta Beñat Gaztelumendi elkarrizketatu genituen.
‘Bizikletak, era femeninoan’
Donostiako Emakume Txirrindularien Topaketari buruzko erreportajeak arrakasta izan du webgunean.
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien izan dituzten albisteak.