Estela Beteta eta Eli Goiri, Donosti Lindy Hop elkarteko kideak. (Argazkia: I. Esnaola)
Dimentsio berri bat hartu du
Donosti Belle Swing jaialdiak, bere bigarren urtean. Urriaren 13tik 15era lindy hop dantza oinarri izango duen hiru eguneko festa prestatu dute. Hain zuzen ere, Donosti Lindy Hop elkartea da jaialdiaren antolatzailea. Estela Beteta eta Eli Goiri elkarteko bi kide dira, eta IRUTXULOKO HITZAk beraiekin hitz egin du.
“Aurten bi plaza garrantzitsu izango ditugu. Miramar jauregia eta Kursaaleko bankete aretoa”, azaldu du Betetak. Izan ere, hainbat lekutan egingo dute jaialdia asteburuan zehar. Ostiralean abiatuko dute Udaletxeko areto nagusian, harrera eta dantza saioarekin. “Jarduera irekia izango da, eta nahi duenak ateak zabalik izango ditu dantzateko edo ikusteko”, esan du Betetak. Beste jarduera irekia igandekoa izango da, Bulebarrean egingo dutena.
Larunbat eta igandean izena eman duten partaideek dantza klaseak jasoko dituzte Miramar jauregian. Ordea, larunbateko festa da esanguratsuena. “Egunean bertan sarrera batzuk eskuratzeko aukera egongo da”, dio Betetak.
Donosti Belle Swing jaialdiaren xehetasun guztiak ostiraleko astekarian irakurri ahal izango dira.