(Argazkia: Donostiako Udala)
Euskadiko Aizkolari Txapelketaren finala urriaren 15ean izango da, 18:00etan, Gaska kiroldegian. Horrela, finala Donostiara itzuliko da, 30 urteren ostean.
Abadiñon kanporaketa jokatu zuten irailaren 16an, eta sei aizkolari hauek sailkatu ziren; 4 gipuzkoar, bizkaitar bat eta nafar bat: Mikel Larrañaga Elgarresta, Iñaki Azurmendi Peñagarikano, Ugaitz Mugerza Mendizabal, Joseba Otaegi Saizar, Aitzol Atutxa Gurtubai, eta Iker Vicente Sarlegi.
Lan hauek egin beharko dituzte: 12 pago enbor, lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko. Sarrerak 20 euro balioko du.