XI. Euskal Soziolinguistika jardunaldia aurkeztu dute; azaroaren 22an izango da, 'Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak' izenburupean.
Jardunaldien aurkezpena egin dute. (Argazkia: Soziolinguistika Klusterra)
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) eta
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta, Euskal Soziolinguistikako XI. jardunaldia egingo dute
azaroaren 22an, Gipuzkoako kanpuseko
Carlos Santamaria zentroan.
Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak izenburua izango du.
Azken urteotan euskararen biziberritzean diharduten ikertzaileek, teknikariek eta ekintzaileek
arreta berezia jarri dute arnasguneetan, hau da, euskararen ezagutza proportzio handiena duten udalerrietan: “Badago herri multzo bat gaur egun arnasgune izateko baldintzak bete arren, benetako arnasgune izatetik urruntzen ari dena, batez ere euskararen erabilerari dagokionez”.
Jarraian dagoen egitaraua aurkezteaz gain, berezitasun bat nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek: goiz-erdian, kafea hartzeko atsedenaldia eta bazkalorduko tartean,
parte hartzaileek euren herrietako esperientzia zehatzak elkarrekin kontrastatzeko eta iritzi trukerako aukera izango dute.
Jardunaldiaren matrikulak 55 euroko prezioa du; 40 euro ikasleentzat, langabeentzat eta Soziolinguistika Klusterra zein UEMAko bazkideentzat. Izen ematea azaroaren 18ra arte egongo da zabalik.
Soziolinguistika.eus/jardunaldia webgunearen bidez egin daiteke.
Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak jardunaldiaren egitaraua – Azaroak 22, asteazkena
- 8:30-9:00. Dokumentazioaren banaketa.
- 9:00-9:15. Harrera ekitaldia.
- 9:15-10:45. ARNASGUNEAK: ETORKIZUNEKO ERRONKAK. Mikel Zalbide. Hitzaldia.
- 10:45-11:45. HERRI ADMINISTRAZIOA ETA LEGEDIA: TRABAK ETA AUKERAK. Iñaki Agirreazkuenaga elkarrizketa (Belen Urangarekin).
- 11:45-12:30. Atsedena-kafea eta PARTEKATZEKO ESPAZIOA.
- 12:30-14:00. HERRI EUSKALDUN GUZTIAK DIRA ARNASGUNE? DATUEK ZER DIOTEN. Olatz Altuna. Hitzaldia.
- 14:00-15:30. Bazkaltzeko tartea eta PARTEKATZEKO ESPAZIOA.
- 15:30-17:00. UDALERRI EUSKALDUNEN AKTIBAZIOA. ERRONKAK ETA ARRISKUAK. Imanol Azkue (Zumaia), Goizane Arana (Ondarroa), Unai Fernandez de Betoño (Lurralde antolaketa eta hirigintza) eta Alberto Barandiaran (Hedabideak). Mahai-ingurua (Miren Segurolak bideratuta).