Mikel Laboaren lanean oinarritutako diskoa argitaratuko du Delorean taldeak
Delorean taldeak Kantuz abestia plazaratu berri du. Mikel Laboa izeneko lan bat grabatu du, kantari eta sortzaile donostiarraren omenez, eta lan hori osatzen duten zazpi piezetako lehena da Kantuz. “Mikel Laboa aurrerapauso bat da Deloreanen esperimentazio-bidean, taldeak bide berriak urratzeko eta, zergatik ez, emozio berrietan murgiltzeko duen bokazioan”, azaldu dute diskoaren berri ematen duen prentsa oharrean. Deloreanen Mikel Laboa diskoa azaroaren 15ean argitaratuko da.