Morlansko Udaltzaingoaren egoitza inauguratu dute
Abuztuaren 29tik zerbitzu guztiak eskaintzen dituen arren, Morlansko Udaltzaingoaren egoitza ofizialki inauguratu dute. Mikel Gotzon Santamaria Udaltzaingoaren burua eta Eneko Goia alkatea arduratu dira inaugurazioaz.
“Instalazio hauek modernoagoak dira eta zerbitzu hobeagoak eskaintzen dituzte”, adierazi du Goiak. “Espazio zabalagoa eta baliabide tekniko aurreratuagoak dauzka hiritarrari segurtasun zerbitzu integral bat eskaini ahal izateko”. Bestalde, Santamariak azpimarratu duenez, “Amarako eraikin berri honekin Udaltzaingoak gure beharren araberako azpiegitura du”.
Urdanetan, Eason eta Larramendin lan egiten zuten udaltzainek, gaur egun egoitza bakar batean biltzen dira eta bertatik bideratzen dituzte zerbitzu guztiak. Hain zuzen ere, Morlansko eraikina 410 udaltzainen egoitza da. Kontrol eta koordinazio gela moderno bat izateaz gain, ziegak, tiro gela, lurrazpiko aparkaleku zabala, bilera gelak, formakuntza gelak eta aldagelak dira.
Egoitzako beheko solairuan bulegoa du Udal!nfok, eta hiritarrek egin nahi dituzten tramite guztiak egiteko aukera eskaintzen du.