'Urumea gertutik ezagutzen' ibilaldi gidatuak egingo dituzte urrian
Urumea gertutik ezagutzen ibilaldi gidatuak antolatu dituzte Haritzalde Naturzaleen elkarteak eta Arrauning enpresak elkarlanean. Urumea Bizi erakusketa dago ikusgai Loiolako kultur etxean, eta, horrekin lotuta, “ibaia hobeto ezagutzeko” ibilaldiak antolatu dituzte.
“Urumea bizi erakusketaren osagarri bikaina da egitasmoa: bisitaldi gidatuak, oinez zein traineuz. Esperientzia berri honen bitartez hiria ikusteko ikuspuntu berri bat edukiko duzu”, azaldu dute. Gaineratu dute, natura ez ezik ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko parada ere emango dutela bistek.
Bisitak urriaren 21ean, 22an, 28an eta 29an egingo dituzte, lehenengo biak euskaraz izango dira eta hurrengo biak gaztelaniaz.