Bularreko minbiziaren kontra ehunka lagun aritu dira korrika
Katxalin lasterketa solidarioak parte hartze zabala izan du
Bost lasterketa izan dira gaur goizean, Donostian. Guztiak abiatu dira Amarako Madril hiribidetik, eta Anoetako estadio txikian izan dute helmuga. Lasterketa guztien artean bereziena, Katxalin proba izan da. Bularreko minbiziaren aurka, emakume eta gizon askok parte hartu dute bost kilometroko lasterketa solidarioan. Gehienek korrika egin dute ibilbidea, baina izan dira oinez egin dutenak ere. Azken batean, aldarrikapenarekin bat egitea izan dute helburu parte hartzaile guztiek.
Roller lasterketa, Gurpildun aulkien eta handbike modalitatearen lasterketa, eta 15 kilometroko probak osatu dute goizeko kirol saioa. Bost proben emaitzak webgune honetan kontsultatu daitezke.