'Gure kabuz' irratsaioan parte hartzeko deialdia egin du udalak
http://www.donostia.eus/gurekabuz webgunean sartu behar da.
Irratia eta parte hartzea batzen dituen Gure kabuz irratsaioan izena emateko epea zabalik dago urriaren 27ra bitarte. Donostiako Udaleko Gazteria sailak 15 eta 25 urte bitarteko gazteei parte hartzeko deialdia luzatu die. Guztira 20 plaza izango dira, eta eskaera gehiago egoten badira zozketa egingo dute. Donostian erroldatutako gazteek lehentasuna izango dute.
Irratsaioak 2018ko urtarriletik ekainera bitarte egingo dira Casares Irratian. Hain zuzen ere, Altzako irratiaren instalazioak eta materiala erabili ahal izango dute. Era berean, prestakuntza saioa izango dute eta profesionalen laguntza teknikoa zein aholkularitza.
Izena emateko