Auzo elkarteak parte hartze prozesu bat jarri nahi du abian. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Amara Berriko bizilagunen parte hartzea bultzatu nahi du auzo elkarteak, eta eurengana gerturatzen ari da, euren kezkak eta beharrak zeintzuk diren jakiteko. Helburua da abian jartzea parte hartze prozesu bat.
Auzoaren gune desberdinetan izango dira –lau gunetan zatitu dute auzoa– eta egutegi bat egin dute. Maiatzean auzoaren ekialdean izan ziren, Amara Osinagan. Orain, urriaren 28an, Irun plaza eta Karlos I.aren hiribideko zenbaki bakoitien bitarteko gune horretan izango dira. Mahai informatibo bat jarriko dute Madril hiribideko Kutxaren aurrean, 12:30etik 13:30era. Bizilagunei gerturatzeko deia egin diete, euren ideiak eta kezkak partekatu ditzaten.
Auzoaren mendebaldeko partean, Karlos I.aren hiribideko bikoitietako eta eta Errondo pasealekuaren inguruko bizilagunekin ere izango dira, azaroaren 11n, 12:30etik 13:30era. Berriz ere Madril hiribideko Kutxaren aurrean izango dira.
Pio XII.a eta Araba parkearen artean dauden plaza eta kale guztietako bizilagunen ideiak jasotzeko, bertara joango dira, azaroaren 25ean. Sahats plazan jarriko dute mahai informatiboa, 12:30etik 13:30era, Antso Jakitunaren aldean.
Hau guztia komunikatzeko kartelak jarriko dituzten bizilagunen atarietan. Eta nahi duena posta bidez jar daiteke harremanetan auzo elkartearekin,
amaravecinos@gmail.com helbidera idatzita. Iñaki Olasagasti auzo elkarteko presidenteak azaldu du denen artean auzo atseginagoa egitea lortu nahi dutela. Bizilagunekin bilerak egin ondoren, prozesu honetan jasotako guztia udaleko ordezkariekin partekatuko dute beste bilera batean.