Elias Kerejeta Zinema Eskolak ateak irekiko ditu mintegi eta erakusketa batekin
webgunean kontsultatu daiteke egitaraua.
Mintegia irekia da jendearentzat, eta hiru jardunaldietan bilduko ditu zinema zurtza eta artxiboen sekretuak lantzen dituzten espezialistak, kontserbatzaileak, artista bisualak, zinemagileak eta aztertzaileak. Programako saioak mistoak izango dira, eta filmetako zati laburrekin ilustratuko dira hitzaldiak.
Aldi berean, ikusgai jarriko da Izenik gabeko zinema ikus-entzunezko erakusketa, eta leit motiv beraren inguruko zinema erakustaldi zabala hartuko du eskolaren espazio berean.
Nazioarteko zinema amateurraren inguruko mintegia antolatu du Elias Kerejeta Zinema Eskolak urriaren 26, 27 eta 28rako. Zinema anonimo eta zurtzaren historiak (eta estetikak) da mintegiaren izenburua. Zinema eskolaren