Asteazkenean, urriaren 18an, batzarra egingo dute, 20 eguneko erronkarako ekitaldiak eta Euskararen eguneko inguruko proposamenak partekatu eta adosteko.
Aurreko bilera bateko argazki bat, ahobizi eta belarriprest batzuekin. (Argazkia: Plazara Goaz Intxaurrondoko euskara elkartea)
Euskararen ezagutza eta erabilera areagotzea da azkenaldian Intxaurrondon finkatu duten helburu garrantzitsuenetako bat. Izan ere,
azaroaren 12tik abenduaren 2ra bitarte,
Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon erronka biziko dute. Dagoeneko 163 Ahobizi (astebetez edonorekin lehen hitza, eta ahal dutenean bigarrena ere, euskaraz egingo dutenak) eta 36 Belarriprest (euskara gutxi jakin arren, berairekin euskaraz hitz egiteko aukera eskainiko duten pertsonak) inguru lortu dituzte, baina oraindik ahobizi gehiagoren bila dabiltza.
Interesa izanez gero, sartu hemen.
Horren harira,
asteazkenean, urriaren 18an, batzar bat egingo dute, 19:00etan, Plazara Goaz auzo elkartearen lokalean (Bernart Etxepare plaza). Bertan,
20 eguneko erronkarako ekitaldiak eta Euskararen egunaren inguruko proposamenak partekatu eta adostu nahi dituzte denon artean. Horregatik, elkarte, eragile eta norbanakoen laguntza ezinbestekoa dela nabarmendu dute.
Bestalde,
larunbatean, urriak 21, TELP ikastaroa antolatu dute Plaza Goaz elkarteko kideek.
Euskaraz eroso, nonahi eta noiznahi sentitzeko baliabideak izena du ikastaroak, eta
9:30etik 13:30era egingo dute, Plazara Goazen lokalean. Izena emateko, idatzi
plazaragoaz@gmail.com posta elektronikora.