Donostiako Zero Pobrezia plataformak, agerraldia egin du gaur.
Bihar, hilak 17,
Pobreziaren eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Jarduera hainbat antolatzen dira nazioartean eta baita gure inguruan ere.
Migratzea ez da delitua lelopean, Donostiako Zero Pobrezia plataformak ere bere egitaraua aurkeztu du datozen egunetarako.
- Urriak 18, asteazkena. Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen etxea: Errefuxiatuak Ongi Etorri erakusketara bisita gidatua Tarana Karimekin (SOS Arrazakeria), 18:00etan, eta ¿Consumes violencia? Consumo, migraciones y desplazamientos forzosos hitzaldia Maryam Fathi ekintzaile eta errefuxiatu kurduaren eskutik, 19:00etan.
- Urriak 20, ostirala. Covent Garden guneko La Cripta aretoa: Caminamos para crecer antzerki talde interkulturalak La Zanja antzeztuko du, 20:30ean.
- Urriak 21, larunbata. Bizi Martxa Txita Sound System-en laguntzarekin Haizearen Orrazian, 12:00etan, eta ISSAWA taldearen kontzertua Bulebarreko kioskoan 13:30ean.
- Azaroak 6, astelehena. Truba zinema aretoak: Las lagrimas de Africa filmaren proiekzioa eta solasaldia Amparo Climent zuzendariarekin, 19:30ean.