Aieten sagar festa ospatuko dute larunbatean
Aieten jai herrikoi bat ospatuko dute larunbatean, urriaren 21ean: sagar festa. Irailean auzoko jaietan bildu zituzten sagarrak hartu eta sagardoa egiteko prozesuarekin jarraituko dute Katxola baserrian. Sagardoa egiteko modu tradizionalari eutsiko diote, Katxolako tolarean txikitu dute-eta sagarra.
Tolarea martxan dagoen bitartean hainbat jarduera egingo dituzte. Kutxa Ekogunek tailerrak eta jolasak egingo ditu, askotariko sagarrak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da, intxaurrak eta tortila ere emango dute jateko… Trikitilariek eta txalapartariek girotuko dute festa. Sagar festa 18:30ean hasiko da.