Urriaren 28an, larunbata, egingo dituzte, San Telmo Museoan; aurrera begira jartzeko helburuarekin egingo dituzte.
Urteko 365 egunetan euskarak bizirik egon behar zuela aldarrikatu zuten duela urte batzuk. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Aktibaziorako ekimenak askotarikoak izan dira orain artean euskalgintzan. Halaxe dio Bagerak: “Egun gauden tokira iritsi bagara, orain arte euskalgintzako eragile zein mugimenduek egindako lanari esker izan da. Bidea urratzen jarraitzen dugu eta horren adibide dira 2016 urteaz geroztik hainbat herritan martxan jarri diren hizkuntza jokabideetan eragiteko eta euskararen erabileran eragiteko ekimenak (Egia, Añorga, Donostiako piratak, Lasarte-Oria, Hernani, Agurain, Oarsoaldea…)”. Azaroan, Donostiako beste bi auzoetan ere –Intxaurrondon eta Altzan– proiektua abian jarriko dute.
Horrekin lotuta, urriaren 28an, larunbata, jardunaldi batzuk antolatu dituzte, aurrera begira jartzeko helburuarekin egitasmoa Donostiara ekarri eta tokiko errealitatea moldatzeko.
Donostian 365 egun euskaraz izenburupean, San Telmo Museoan egingo ditu Bagera elkarteak, 9:00etatik 14:00etara.
Jardunaldietan izena emateko epea zabalik dago jada.
EGITARAUA
- 9:00-9:30. Izen ematea.
- 9:30-9:40. Sarrera: jardunaldien zergatia eta helburua.
- 9:40-10:40. Nola egin dute? Herritarren hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskaltzaleak aktibatzeko xedez sortutako ekimene esperientziak eta aktibaziorako gakoak.
- 10:40-11:15. Donostiako Euskaraz 365 proiektuaren aurkezpena: ezaugarri nagusiak.
- 11:15-11:45. Atsedena.
- 11:45-13:15. Lan taldeak gaika. Donostian nola? Lau lan talde: komunikazioa, baliabideak, antolaketa eta herria piztu!
- 13:15-14:00. Partekatzea eta itxiera.