(Argazkia: liga-arc.com)
Donostiarrako arraunlaria izango da Xabier Manrique, datorren denboraldian, gizonezkoen gorengo mailan. Manrique donostiarra da, 24 urte ditu, eta Orion aritu da azken urteetan.
“Gure tostetan ahalik eta Donostiako arraunlari gehien biltzeko irizpidean beste urrats bat egin dugu”, adierazi du klubak, komunikabideetara bidalitako ohar baten bidez. Ongietorririk beroena adierazi nahi izan dio Donostiarrak: “Seguru gaude gure helburuak lortzeko laguntza ezin hobea eskainiko digula”.
Igandean beste hiru fitxaketen berri eman zuen Donostiarrak: Borja Martin eta Ioritz Orbegozo donostiarrak, eta Kepa Arrizabalaga pasaitarra.