Hainbat herritar batu dira Bulebarrean Kataluniari elkartasuna adierazteko
Gure Esku Dagok deituta hainbat herritar elkartu dira gaur Bulebarrean Kataluniari elkartasuna adierazi eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentearen eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentearen espetxeratzea salatzeko.
Elkarretaratzean hartu dute parte EH Bilduko eta EAJko hainbat alderdikidek. Kataluniarekin batera daudela azaldu dute Gure Esku dago kideek eta gogor saltu dute Espainiako Estatuaren jarrera.