Kataluniari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du Gure Esku Dagok
Kataluniari babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Bulebarrean Gure Esku Dagok deituta. Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentearen eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentearen espetxeratzea salatzeko eta Kataluniari babesa adierazteko deia egin dute. Iragan irailaren 20an Guardia Zibilaren aurkako “setio bat” hauspotzea egotzi die epaileak Omnium eta ANCko buruei.
Euskal Herriko hiri eta herri askotan egingo dituzte elkarretaratzean eta Katalunian lanuzteak ere egingo dituzte.
Bestalde, Oraingoan Bai plataformak deituta larunbateko manifestazioa aurkezteko prentsaurrekoa eta asanblada egingo dute.