'Zuek gara' lelopean Gobernu Zibilaren ordezkaritza inguratuko dute larunbatean
Oraingoan Bai plataformak deituta Gobernu Zibilaren ordezkaritza inguratuko dute larunbatean Kataluniari babesa adierazteko asmoz.
Hiriko lau txokotatik aterako dira zutabeak, eta zutabe bakoitzak bere aldarrikapena eramango du: Herrera (justizia soziala), Antiguako tunela (erabakitzeko eskubidea), Loiola (Oraingoan Bai), Bulebarra (demokrazia). Herrerako zutabea 17:00etan abiatuko da eta gainerakoak 18:00etan. 19:ooetan “Espainiako Estatuaren jarrera antidemokratiko eta autoritarioa” salatu nahi dute Pio XII plazan.
Herritar anitzez osatutako taldea direla azpimarratu dute eta dei egin diete herritarrei mobilizazioan aktiboki parte hartu dezaten. Bestalde, Gipuzkoako gainerako herritarrei ere mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu diete.