Astiñeneko zubia. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak Astiñeneko zubia konpontzeko tramitazioa hastea erabaki du, oinezkoentzat eta bizikletentzak erabilgarri izateko. Eneko Goia alkateak eta Alfonso Gurpegi Gune Publikoetako zinegotziak bilera egin dute gaur udal teknikariekin, eta erabaki hori hartu dute.
Aurreratu dutenez, bi edo hiru hilabete iraungo dute zubia egokitzeko lanek.
Era berean, ibilgailu arin eta astunentzako egin beharreko konponketak ere aztertuko dituztela adostu dute. Horretarako, Dbus-ekin hitz egingo dute itxieraren ondorioak jakiteko. Horren arabera, erabaki bat hartuko dute.
Egia eta Loiola lotzen dituen zubia pasa den abuztuan itxi zuten.