Emaus Fundazioak egoitza berria inauguratuko du larunbatean
Emaus Fundazioko kideak. Gimnasio bat zegoen lehen toki honetan, eta 2.000 metro koadroko espazioa okupatuko du Emausen proiektuak. Egoitza berria bera eta Emausen proiektua ezagutzeko aukera aparta izango da larunbatean, urriaren 21ean, ate irekien jardunaldia prestatu baitute, 10:00etatik 20:00etara. Emauseko kideek beraiek atondu dute zentroa.
Bigarren eskuko arropa eta altzariak salduko dituzte bertan, eta fundazioak lantzen dituen beste hainbat proiektu ere ezagutu ahal izango dira Mundaizen, ingurumenarekin lotutako kanpainak, gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak artatzeko dituzten egitasmoak eta abar. Finean, ekonomia solidario eta zirkularrari eskainitako zentroa izango da.
Aurrerantzean Mundaiz kaleko 6. zenbakian izango dira