Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart.
Kataluniako ANC eta OMNIUM Culturaleko presidenteak, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz kartzelaratu dituztela eta, Donostiako EAJ, EH Bildu eta Irabazi udal-taldeek testu bat adostu dute. Hementxe adierazpena osorik.
1.- Gure kezka eta erabateko arbuioa adierazten dugu Auzitegi Nazionalak Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez Biltzar Nazional Katalaneko presidentea baldintzarik gabe espetxeratzeko eman duen agindua dela eta, erabaki horrek oinarrizko printzipio demokratikoak urratzen dituelako.
2.- Salatzen dugu Cuixart eta Sanchez arrazoi politikoengatik atxilotu eta kartzelaratu izana.
3.- Gure babesa eta elkartasuna adierazten diegu Cuixart eta Sanchezi, bai eta Kataluniako gizarte osoari ere, eta biak berehala askatzeko exijitzen dugu.
4.- Estatu espainolari eskatzen diogu oinarrizko askatasunen aurkako estrategia errepresiboa bertan behera utz dezala demokraziaren funtsezko printzipioen kontrakoa izateagatik.
5.- Berresten dugu Kataluniak, Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezalaxe, bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa duela, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik.