Literaktum jaialdia eraberrituta iritsiko da azaroan
www.literaktum.eus webgunearen bidez eskura daiteke.
Berrikuntza ugari izango ditu aurtengo Literaktum jaialdiak. Maiatzetik azarora aldatzea erabaki zuten, eta azaroaren 14tik 25era izango da. Era berean, irudi berria, atal berriak eta kolaborazio sare zabalagoa izango ditu, erronka berriei heltzeko asmoarekin.
Literatura jaialdira etorriko diren lehen gonbidatuen izenak jakinarazi dituzte. Hala nola, John Banville idazle eta gidoigile irlandarra, David Foenkinos idazle frantziarra, eta Rosa Montero idazle eta kazetari madrilarra. Euskal literaturari dagokionez, Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak ere parte hartuko du jaialdian.
Landuko dituzten gai nagusiak, berriz, hainbat dira: nobela eta historiaren arteko harremana, utopiaren indarra eta liburu ilustratua. Horrekin batera, literatura eta musika, zinema, pentsamendua, komikia, kazetaritza, gastronomia eta paisaien arteko harremana mantenduko du jaialdiak.
Datozen egunetan izango da programazioaren xehetasun gehiago ezagutzeko aukera, eta informazio osatuagoa