Udaletxea arrosa kolorez argiztatuko dute bihar, Bularreko Minbiziaren aurka
Bihar, hilak 19, Bularreko Minbiziaren kontrako Nazioarteko Eguna da. Donostiako Udalak hainbat eragilek eta elkartek egingo dituzten jarduerekin bat egingo du. Era berean, udaletxeako aurrealdea arrosaz argiztatuko dute, eta egunean zehar eraikinaren erdiko balkoian lazo arrosa jarriko dute.
Horrez gain, Dbus-eko autobusek lazo arrosa eramango dute egun guztian, gaixo dauden pertsonei elkartasuna eta babesa adierazteko.