Ezkutaketa txapelketa egingo dute bigarrenez Uliako udazkeneko jaialdian
Uliako Lore Baratzak-ek esan du ospatuko dutela EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin duen Ategorrieta eta Uliarako hirigintza planaren birmoldaketaren aurkako helegitea.
Sukaldari baten antzezlana
Horretaz gain, Ireki begiak Mary antzezlana eskainiko dute, parkearen goiko parkean, Groseko berotegian. Sukaldari baten istorioa kontatuko dute, eta elikadura osasuntsu baterako behar diren produktuak izango dituzte hizpide. Trikitilarien musikak goizeko jarduerak girotuko ditu; eta, arratsaldean, berriz, bi taldek joko dute: Low Riders (country-rock-psikodelia), 15:30ean, eta Gasteizko Xarpa taldea (rock melodikoa), 17:00etan. Gainera, hiru tailer egingo dituzte egunean zehar: eskuz egindako lihoaren lanketari buruzkoa, 12:30ean; zirkoa familian, 15:30ean; eta harri bat adoptatu, 16:30ean. Jaialdiaren helburua da Uliako mintegietan garatzen ari den proiektuaren berri ematea eta parkea ezagutzera ematea. Uliako Lore Baratzak udalaren baimena du parkearen kudeaketarako eta bertan jarduera parte hartzaile ugari antolatzen ditu. EGITARAUA – ULIAKO UDAZKENEKO JAIALDIA 2017 – URRIAK 22, IGANDEA- 11:00. II. Ezkutaketa Txapelketa. 10:30ean, azken izen emateak eta dortsalen jasotzea. 12:00etan, sari banaketa.
- 12:00 eta 13:00. Ireki begiak Mary antzerkia Groseko berotegian.
- 12:30. Eskuz egindako lihoaren lanketa, tailerra Bire Kurthekin.
- 12:30. Udazken ereitea.
- 14:00. Piknika.
- 15:30. Low Ridersen kontzertua, zelaian.
- 15:30. Zirkoa familian, Xomorro taldearekin tailerra.
- 16:30. Adoptatu harri bat, tailerra Marta Bozarekin.
- 17:00. Xarpa taldearen kontzertua, zelaian.