150 urte bete dituzte Donostiako suhiltzaileek
150 urte betetzen dituzte aurten Donostiako suhiltzaileek eta omenaldia egin die udalak, 150 urte hauetan egindako lanagatik. Bereziki gogoan eduki nahi izan dituzte suhiltzaile bezala lanean ari zirela hildakoak.
Besteak beste, Rafael Alday omen du udalak eta haren bilobak jaso du oroigarria. Aladay suhiltzailea izateaz gain udaleko arkitekto garrantzitsuenetako bat ere izan zela azaldu dute. Bestalde, Suhiltzaileen burua izan zen 1909 eta 1950 bitartean eta Easoko suhiltzaileen egoitza ere berak diseinatutakoa da.
150 urteak ospatzeko asteburuan zehar ikusgai egongo dira urteetan suhiltzaileek erabilitako ibilgailuak. Horietako bat, kamioien lehen autoeskolako autoa izan zen 1962an. Bestalde, udalak argazki eta material historikoen inguruko erakusketa jarriko du Alderdi Ederren 10:00etatik eta 19:00etara bitarte.
Azkenik, ekitaldiaren bukaeran Jose Manuel Etxanizen Bomberos donostiarras, apuntes para su historia, 1867-2017 liburua aurkeztu dute.