Pasealeku berria itxiko dute bihar olatu arriskuengatik
Olatuak espero dira bihar Donostiako kostaldean; ohartarazi dute abisu horia emanda dagoela. Hori dela eta, Babes Zibilak alerta laranjaren protokoloa martxan jarriko duela azaldu du udalak: abisu horiaren intentsitatea handia da, eta, beraz, neurriak hartuko ditugu.
Jakinarazi dute larunbat goizean Pasealeku Berrian aparkatuta dauden ibilgailuak kenduko dituztela, baita Salamanca pasealekuko Soraluze eta Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearen egoitzaren artean ere.Bestalde, kostako lehen lerroan dauden Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia itxiko dira ibilgailu eta oinezkoentzat. Eta, gainera, Kursaal zubiaren bidegorria eta espaloia itxi egingo dira egoeraren arabera. Urgullerako sarrera eta irteera ere itxi egingo da Ermitatik.
.