Amarako Oier Ibarguren presoa aske geratu da
Oier Ibarguren donostiarra aske geratu da, espetxe zigorra osorik beteta. Frantzian, Fresnesko espetxean zegoen, eta atera ondoren kanporatu egin dute. Madrilen, Barajasko aireportuan aske geratu da, Etxeratek jakinarazi duenez. Ibargurenek lau urte eta erdi eman ditu preso. 2013ko otsailean atxilotu zuten Montxo Varearekin batera Moulinesen eta espetxeratu egin zituzten.