Emaus Fundazioak egoitza berria ireki du Mundaiz bidean
Mundaiz bidearen 6. zenbakian izango da aurrerantzean Emaus Fundazioa. Donostiako egoitza berria inauguratu du asteburuan ate irekien jardunaldi baten bidez. Gimnasio bat zegoen espazio honetan, eta leku hau hartu du Emaus Fundazioak. Leku handia da, guztira 2.000 metro koadro ditu.
Jende andana joan da Emausen egoitza berria ezagutzera, eta lagun asko bildu dira gaurko egunerako prestatutako jardueretan. Besteak beste, arropa desfile bat egin dute, desfile iraunkorra. Antiguotarrak dantza taldeak eta Luberri abesbatzak parte hartu dute inaugurazioan.
Bigarren eskuko arropa, objetuak eta altzariak salduko dituzte dendan, baina denda bat baino gehiago izango da espazio hau. Ekonomia zirkularrari eta solidarioari eskainitako zentroa izango da.