
Loiolako Erriberako bizilaguna da
Mila Carballo margolaria, eta auzo elkartearen
KonParte egitasmoan parte hartuko du. Urriaren 25ean izango da
Loiolako Erriberako auzo elkartearen egoitzan, 19:30ean. Bizilagunen artean ezagutza partekatzea da programa honen helburua. Parkean, igogailuan eta auzoko denda edo tabernan topo egiten duzun bizilagunarekin zure esperientzia eta ezagutza partekatzea.
Iazko udaberrian jarri zuten abian KonParte egitasmoa, eta harrera ona izan du auzoan. Larrialdietarako oinarrizko ezagutzak irakatsi zituen Jon Zabaleta medikuak –
ikastaroko parte hartzaile batek bizia salbatu zion Martuteneko bati ikastaroan ikasitakoari esker–, bideo jokoak diseinatzeko ikastaroa eman zuen Jose Manuel Ceitek, aurkezpenak egiteko trukuak azaldu zituen Javier Santos ingeniari industrialak eta Gipuzkoa Basquet Klubeko-ko Jordi Grimau jokalaria eta Lolo Encinas entrenatzailearen laguntzailea kirolaz aritu ziren.