Uliako ur biltegiak ezagutu nahi dituzu?
Igandean, hilaren 29an, Uliako ur biltegiak ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte. Auzo elkarteak antolatuta, hilabeteko azken igandean bisitak egiten ari dira. Txanda bakoitzean hamabost pertsona sartzen dira, eta parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea.