Zortziko txapeldunaren 25. urteurrena ospatu dute Urkikoek
Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen Ur-Kirolakek, duela 25 urte. Gizonezkoen absolutu mailan, urrezko domina eskuratu zuten lemazaindun zortzikoan, eta urteurrenaren aitzakian, berriro elkartu dira orduko ontziko kideak: Joseba Clavijo, Ibon Elizasu, Haritz Iturralde, Urko Urresti, Juan Ignacio Erdozia, Riki Unzueta, Jose Luis Almandoz (Koteli) eta Juanma Murua.
Garai zaharrak gogoratzeko aukeratu zuten hitzordua, eta, bide batez, arraunean ere egin zuten. Zortziko irabazlea aritu zen batetik; eta beste zortziko batekin, orduko gainontzeko taldekideak. Ondoren, noski, afari eder batekin ospatu zuten duela 25 urteko garaipena, klubaren egungo egoera ere aztertuz.