140 teknikarik hartu dute parte 'Indarkeria matxista nerabezaroan' izeneko jardunaldietan
Udaleko Gazteria sailak eta Berdintasun sailak antolatuta ‘Indarkeria matxista nerabezaroan‘ izeneko jardunaldia egin dute gaur goizean San Telmo museoan. Bertan, 140 teknikrik hartu dute parte. Azaldu dute helburua errealitatea aztertzea eta aurrera eramaten ari diren esperientzia ezberdinak ezagutzea dela.
“Gazteria eta Berdintasun udal sailen arteko elkarlanari esker gaur martxan jartzea lortu da nerabezaroak jasaten duen indarkeria matxistaren inguruko lehenengo jardunaldia. Oraindik ere, arazo larri hau errotik kentzeko esfortzu guztiak gutxi dira”, azpimarratu du Duñike Agirrezabalaga Berdintasuneko zinegotziak. Bestalde, Martin Ibabe Gazteriako zinegotziak gaineratu du jardunaldiak helburu hirukoitza zuela: “Indarkeria matxistarekiko gazteen errealitatea zein den ezagutzea, aurre egiteko baliabideak ezagutzea, eta hobekuntzak, hutsuneak eta garatu beharrekoak identifikatzea”.