Udal gobernuaren kudeaketari buruzko datuak bildu dituzte
Gobernu programako proiektuak zenbateraino bete diren ikusi ahal izango dute herritarrek.
Hitzak, ekintzak tresna sortu du Donostiako Udalak, sei hilabetez behin bere proiektuak zertan diren jakinarazteko. Hau da, legegintzaldiaren hasieran zehaztutako gobernu programako proiektuak zenbateraino bete dituen ikusi ahal izango da udalaren webgunean, kudeaketari buruzko informazio gardena eskaintzeko asmoz.
Baliabide berria aurkeztu du gaur Juan Ramon Vilesek, Gardentasun eta Berrikuntza zinegotziak. Horren arabera, udal gobernuaren betetze maila %54,7koa da. “Udal gobernuaren kudeaketari buruzko datu erreal eta eguneratuak jakinaraztea da baliabidearen helburua; gobernantza berri baten eta gardentasunaren alde udalak hartutako konpromisoa betetzea, alegia”, azaldu du Vilesek.
Datuak
- Gobernuak 2015-2019 legegintzaldirako aurkeztutako programaren betetze mailari buruzko datu eguneratuak ematen dituen baliabidea da.
- Gobernu programa sailka artikulatuta dago, eta ardatz eta lan ildo hauek definitzen ditu: 73 helburu estrategiko, 241 helburu operatibo eta 622 proiektu.
- Egitasmoen % 33,79 erabat gauzatu dira (= 215 egitasmo).
- Aribidean dauden 281 egitasmoen % 20,91 gauzatu dira.
- Alegia, Gobernu Programaren % 54,70 gauzatu da.