Pablo Estensoro eta Beatriz Aiala. (Argazkia: Malen Aldalur)
150 urte bete dituzte aurten Donostiako Suhiltzaileek. Garaiak asko aldatu dira eta baita lanbidea bera ere.
Beatriz Aiala ikuskariordearekin eta Pablo Estensoro suhiltzaile kabuarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk.
Gaur egun suhiltzaileen lana anitza dela azaldu du Estensorok. “Lehen erreskateetara eta suteetara soilik joaten ziren baina orain askoz gauza gehiago egin behar ditugu”. Azaldu du pozgarria dela bizitzak salbatzea baina gaineratu du irteera guztiak ez direla hain zirraragarriak izaten. Aialak bulegoan egiten du lan eta bere lana hain “zirraragarria” ez bada ere, ezkutuko lana beharrezkoa dela uste dute: “Kudeaketa ekonomikoaz eta materiaz arduratzen naiz gehienbat”.
Elkarrizketa irakurgai egongo da ostiraleko astekarian.