Barazki Otorduak ikastaroan parte hartzeko aukera dago
Bideo xelebre batekin egin du deia Asier Okariz sukaldariak, Barazki Otorduak ikastaroan parte hartzeko. Ikastaroa eskaintzen ari da Amarako Donosti Berri elkartean (Osasun iturria, 1), tailer moduan. Astelehenero menu bat prestatzen dute partaideen artean, 19:00etatik 22:00etara, eta prestatutakoa guztiek elkarrekin jaten dute, afari ederrak eginez. Urriaren 30ean, esaterako, menu hau prestatuko dute: samosak, wook barazki gazi-gozoa eta kinoa merengatua.
Egun bakoitzagatik 20 euro ordaindu behar ditu ikasle bakoitzak, eta aukera dago astelehenero joateko, edo bakoitzak nahi duen astetan. Izena emateko eta zalantzak argitzeko, idatz daiteke zukjankurtsoak@gmail.com posta elektronikora edo dei daiteke 688 862 574 telefono zenbakira.