"Bagerak gaur egun naizen euskaldun aktiboa izateko tresnak eman dizkit"
25 urte beteko ditu aurten Bagera euskaltzaleen elkarteak. Hori dela eta, azaroaren 18ra arte astero bideo bat argitaratzen ari dira; oraingoan, Nerea Lizarralde Irutxuloko Hitzako koordinatzailearen adierazpenak jaso dituzte.
Orain dela 10 urte hasi zen Lizarralde Irutxuloko Hitzan lanean eta azaldu du garai horietan hasi zela, benetan, Bageraren lana ezagutzen eta balioan jartzen. “Bagerari esker gaur egun euskararekin dudan harremana aldatu egin da”, dio Lizarraldek.