Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemako lantaldeko zenbait kide. (Argazkia: Lide Ferreira)
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astearen atarian gaude, eta antolakuntzako lantaldea azken ukituekin dabil. Komunikazioa, ekoizpena, marketina, jarduera paraleloak, administrazioa… Arlo ugari lantzen ari da talde osoa.
IRUTXULOKO HITZA langileekin egon da, egitarauaren berri eman eta jarduera guztietatik batzuk nabarmendu ditzaten: erakusketak, tailerrak, filmak, zikloak… aukera ugari izango dituzte urriaren 28tik aurrera Fantasiazko eta Beldurrezko Astera hurbiltzen direnek. Lantaldeak egindako proposamenak bihar egongo dira ikusgai, astekarian.