Felix Etxeberria: "Erronka gisa jarri dut kuadrillan euskaraz hitz egitea"
Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon jardueran. Ahobizi gisa parte hartuko du, euskalduna baita, eta euskararen erabilerari bultzada emateko gogoz dago: “Erronka gisa jarri dut kuadrillan euskaraz hitz egitea. Bagaude euskaraz dakigunak, eta ulertzen dutenak, eta ea lortzen dugun euskal giroa sortzea!”.
Felix bezalako gehiagoren laguntza beharrezkoa izango da. Izan ere, Erronka gisa jarri dute lortzea 250 Ahobizi eta 500 Belarriprest, Intxaurrondoko bizilagunen artean. Lehenengoak euskaraz dakitenak izango dira, eta, bigarrenak, euskaraz dakitenei entzuteko prest egongo direnak. Izena ematea zabalik dago Plazara goaz elkartearen webgunean. Kultur etxean egingo dute jardueraren hasiera ekitaldia, azaroaren 10ean, 19:00etan. Amaiera ekitaldia, berriz, osatuko dute abenduaren 2an.
Intxaurrondoko auzo elkarteko kidea izan da Felix Etxeberria urte askoan. Horrela, auzo elkartearen bidez hainbat jardueretan parte hartu izan du. Oraingoan, ordea, norbanako gisa murgilduko da