LAB sindikatuak antolatuta,
LAN duina, BIZI duina izeneko ekimen ibiltaria helduko da azaroaren 3an eta 4an Donostiara. Izan ere, azken urteotako krisi ekonomikoak maila ezberdinetako ondorioak eragiten ari da; tartean, prekarietatea. Horixe izango da mobilizazio hauen arrazoi nagusia. Donostian, zehazki, Tabakallerako azpikontratetako langileen egoera salatuko du, giza katea egingo dute eta baita elkarretaratze bat Bulebarrean ere.
LAN DUINA, BIZI DUINA – Azaroak 3 eta 4
Azaroak 3, ostirala
- 9:00. Furgoneta Ibaetara helduko da.
- 12:00. Giza katea Ibaetako EHUko aulariotik. Gaurko eta biharko langileok lan duina, bizi duina!
- 17:30. Elkarretaratzea: Azpikontratarik ez! Tabakalerako langileok lan duina, bizi duina! Tabakaleran.
- 18:30. Ekitaldi kulturala. Tabakaleran.
Azaroak 4, larunbata
- 11:00. Furgoneta Bretxara helduko da.
- 11:30. Triki bertso poteoa Bretxatik. Ostalaritzako Hitzarmena orain lan duina, bizi duina!
- 13:00. Elkarretaratzea Bulebarrean.