Irabazi Donostiako kideak Aieten egongo dira larunbatean bizilagunen eskariak entzuteko
Irabazi Donostiako kideek azaldu dute Aieten egongo direla bihar 10:00etatik aurrera bizilagunen eskariak eta proposamenak entzuteko. Amaia Martin eta Loïc Alejandro izango dira bertan.
Hilean behin auzo batera joaten dira bi zinegotziak bizilagunekin hitz egitera. “Modu honetan Irabazi Donostiako kideek herritarrekin dute konpromisoa berresten dute”, azaldu dute Irabazi Donostiako kideek. Bestalde, gogorarazi dute beraiekin harremanetan jartzeko irabazi@donostia.eus helbidera idatzita egin daitekeela edo, bestela, 943481717 telefonora deituta.