Azken aldiz egin dute Txomineko merkatua
Hemeretzi urteren ondoren, Txomineko merkatuari agur esan diote gaur. 1998ko urriaz geroztik larunbatero egin ohi dute bigarren eskuko merkatua, baina azoka egiteaz arduratzen ziren bi lagunek, Asier Mendizabalek eta Saioak, uztea erabaki dute.
Azkena izanik dena doan izan da; liburuak, arropak, mota guztietako trasteak… Jende andana hurbildu da goizean zehar.
IRUTXULOKO HITZAk Txomineko merkatuaren inguruko erreportajea argitaratu du astekarian.
Erlazionatutako edukiaAgur Txomineko merkatuari