Hasi da Fantasiazko eta Beldurrezko Astea
Azaroaren 3ra arte fantasiak eta beldurrak hartuko dute hiria. Banpiroak izango dira aurten protagonista eta, horregatik Theda Bara zinemako lehenengo emakumezko banpiroa omentzen hasi dute astea.
Gune ugari jarri dituzte hirian zehar eta arratsaldeko 17:00etan hasita hainbat jarduera egin dituzte. Bulebarrean haur eta gurasoak elkarrekin gozatzeko tailerrak egin dituzte; aurpegiak margotu, kaxak egin, azukrea koloreztatu… Asko izan dira arratsaldea familian igarotzera animatu direnak. Bestalde, musika eta antzerkia nagusitu dira Bulebarreko kioskoan Theda Bara omentzeko asmoz.
Gainera, Kalapie elkartearekin batera ibilaldi fotografiko bat egiteko aukera ere egon da. 17:00etan Bulebarretik atera dira hirian zehar XX. mendeko eraikinen bila.
Bulebarretik kanpo ere egonda Beldurrezko Asteaz gozatu eta Theda Bera banpiroa ezagutzeko aukerarik. San Martineko merkatuan Thedas Skeleton show ikuskizuna eskaini dute.