Kazerolada egin dute Astiñeneko zubia konpontzeko eskatuz
Haserre daude Loiolako bizilagun asko, izan ere, abuztutik itxita dute auzoko lotura garrantzitsuenetako bat, Astiñeneko zubia. Ostiralean kazerolada egin zuten auzoan zehar.
Ez da egiten duren lehen mobilizazioa. Auzo elkarteak deituta bildu ziren ostegun arratsaldean, Latsarien plazan. Gertaeren berri jaso zuten bertaratutako guztiek, eta mobilizatzen hastea erabaki zuten. Ostegun iluntzean bertan, manifestazio bat egin zuten auzoko kaleetan barrena, eta bidea ixten duten hesietaraino joan ziren. Loiola existe, lanak bukatu lelopean, Euskotreneko obren aferarekin erabili zuten lelo bera. Ostiraleko kazeroladan berriz, Astiñeneko zubia konponbidea leloa erabili zuten.
Azaldu dute gaiak ez badu aurrera egiten administrazioen aldetik, mobilizatzen jarraituko dutela.
Erlazionatutako edukiaLoiolako bizilagunek batzarra egingo dute, Astiñene zubiaren harira