Inauterietan bezala, gaur ere mozorrotuta elkartuko dira kultur etxean. (Argazkia: Sustrai)
Ospakizun berezia egingo dute Sustrai aisialdi taldeko lagunek. Loiolako kultur etxean elkartuko dira haur eta gaztetxoak, eta Jantaloin jaia ospatuko dute, hainbat jarduerekin. Ipuinen ibilbidea egingo dute azaroaren 1ean, 18:00etan, kultur etxean barrena. Horrela, beldurrezko hainbat ipuin entzugo dituzte, eta jakingo dute Mexikon nola ospatzen duten animen gaua.
Parte hartzeko ohar batzuk zabaldu dituzte:
- Beldurra pasatzeko uneak egongo dira, ez dugu gehiegizko izua bilatzen, baina aipatu beharrekoa iruditzen zaigu.
- Ekimena giro goxo batean egin nahi dugu. Hortaz, gehienezko partaide kopurua zehaztu dugu. Garaiz etortzea gomendatzen dizuegu, parte hartzeko aukera izateko.
- Mozorrotuta etortzeko deia ere egiten dizuegu (etxeko arropa zaharrekin baldin bada, askoz hobe).