Gazteei zuzendutako hamar laborategi programatu dituzte, azaroaren 14tik aurrera. Argazkigintza, sukaldaritza eta ilustrazioarekin zerikusia duten gaiak landuko dituzte.
Kontadoresek gazteei zuzendutako 10 laborategi artistiko programatu ditu 2017ko azaroa eta 2018ko otsaila bitartean. Guztira
218 plaza eskainiko dituzte. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da proposamena. Eta, gainera, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Laborategi hauen helburua da, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain,
gazteen arteko harremanak sustatzea eta dinamika bereziak sortzea.
Aurtengo eskaintza sortzeko, batik bat, lau irizpide nagusi hartu dira kontuan: Lehena, Kontadoreseko ohiko erabiltzaileekin eta partaideekin batera sortzea hainbat laborategi. Bigarrena, aurreko ikasturtean
arrakastatsuak izan ziren hainbat laborategiren jarraipena ahalbidetzea. Horretaz gain, aurtengo ikasturtean, 16 urtetik aurrerakoei ere zuzenduriko laborategia jarri da abian, zehazki, hip hop dantzari buruzkoa. Hirugarrena,
proposamen berritzaileei eta deigarriei lekua egitea. Laugarrena, hiriko beste kultur eragileekin egindako harremanei esker sorturiko proposamenak aurrera ateratzea.
UDAZKENEKO ZEIN NEGUKO LABORATEGI ARTISTIKOAK:
- Kale argazkigintza.
- Munduko sukaldaritza.
- Josi eta berrerabili: motxila egiten ikasi.
- Zementuzko apaingarriak: baldosak.
- Supper Club.
- Kaxa bat, istorio bat.
- Hip hop dantza.
- Visual thinking.
- Argazkigintza: hastapen pilulak.
- Bio mappinga esku hartze artistikoetan.
Informazio gehiago eta izen emateak Kontadoresen webgunean daude eskuragarri.