Loiolan zabaldu dute topoaren zubiaren azpiko gunea
2010eko abuztuan hasi zituzten obrak auzoan, eta hainbat gorabehera izan ditu tartean. Horrela, tarte luzez geldik egon ostean, dirua sartu denean, abiadura bizia hartu dute lanek, baina bukatzen ari dira oraindik ere. Berriki, beste pauso bat eman dute obrek. Izan ere, trenbidearen zubiaren azpialde guztia ireki dute, gune zabal bat irekiz auzoaren alde batetik bestera (Lorategi hiria eta Zubion artean). Horrela, argitasuna eta praktikotasuna irabazi dute auzotarrek. Haurrentzako parkea egin dute azpialde osoan barrena zabalduta.
Gainera, Eva Mena artistaren eskutik, itxuraldatu egin da Atari Eder aldeko trenbidearen horma. Alde batean, latsariak margotu ditu, argazki zahar batean oinarrituta; eta, bestean, garai bateko Atari Eder baserria irudikatu du.
Auzo elkarteak jai xume bat egiteko asmoa du, behin lanak bukatzean, ospakizun gisa, abendu hasieran.
Martxoan estreinatu zuten Euskotreneko geltoki berria Loiolako bizilagunek.