Marruseko baratze publikoak.Donostiako Udala
Itxita jarraituko dute Altzan dauden Marruseko baratze publikoek, Alfonso Gurpegi Ingurumeneko zinegotziak adierazi duenez.
2. faseko 17 partzelatan amianto arrastoak agertu dira, eta neurri gisara itxita mantentzeko erabakia hartu du udalak. Guztira 127 partzela ditu Marruseko baratzeak.
Airearen kalitatearen azterketa gehiago egingo dituztela azpimarratu du Gurpegik, eta Eusko Jaurlaritzarekin batera aztertuko du udalak lursailen kutsadura kentzeko zein prozedura jarraitu behar den. Era berean, baratzeetatik sorturiko barazkien analisia ere egingo du udalak, amianto arrastoak elikagaietara iritsi diren ikusteko.
Aisialdiko baratzeen arduradunekin bildu zen atzo Ingurumen zinegotzia, egoeraren berri eman eta hartuko diren neurriak azaltzeko. Hasiera batean, Marruseko baratzeen erabiltzaileei ordaindutako dirua itzultzeko aukera aipatu du Gurpegik, nahiz eta 1. fasean libre dauden baratze batzuk eskaintzeko aukera aztertuko duten arren.