Abuztutik itxia dago Astiñeneko zubia, eta hesiak ditu Egia eta Loiola auzoetako alde banatan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Dokumentuetan ageri denaren arabera, 200 urte baino gehiago ditu Astiñeneko zubiak. Hasieran egurrezkoa zen, ondoren, harrizkoa, baina beti eman ditu arazoak. Egia, Loiola eta Loiolako Erribera lotzen ditu pasabideak, eta gaur egun itxia dago, joan den abuztutik, bere egoera txarrarengatik.
Loiolako Urumea Ibaia Auzo Elkarteko kidea da Igor Alonso, eta haserre ageri da afera guztiarekin: «Ez dugu udalaren inolako informaziorik jaso, ez dei triste bat ere. Hitz egin dugu Txomin, Egia eta Martuteneko auzo elkartekoekin, eta esan digute beraiek ere ez dutela berririk jaso». Horrela, mobilizazioei ekin zieten Loiolakoek, joan den astean.
Bi orriko erreportaje zabala argitaratuko dugu ostiraleko astekarian, datu historikoak eta zubiaren egungo egoera eta etorkizuna aztertuz.