(Argazkia: Dbus)
Doan bidaiatuko dute sei urtera bitarteko haurrek Dbuseko autobus zerbitzuan, 2018tik aurrera. Hala erabaki berri du Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintzaritzaren Batzar Nagusiak. Horrela, urtebete luzatu dute orain arte doan bidaiatzeko gehienezko adina, bost urteko adinean ezarria baitzegoen.
Horretaz gain, ezarri dituzte 2018ko apiriletik aurrera erabiliko duten tarifa sistema:
ESKUZKO ORDAINKETA:
- Noizbehinkako bidaia txartela: 1’75 euro.
- Gaueko bidaia txartela: 2’10 euro.
MUGI TXARTELAREKIN:
- 1-20 bidaia: 0,94 euro.
- 21-50 bidaia: 0,75 euro.
- 51-90 bidaia: 0,18 euro.
- 91 bidaia edo gehiago: 0,18 euro.
- Txartel anonimoa: 1,19 euro.